Gora
-
Laudorio bat, definizioz, pertsona baten edo gauza baten merezimenduak edo nolakotasunak aintzatestea da, aldeko adierazpen edo diskurtsoen bidez.
Zangoza hiriko bizitzan, historian eta ekonomian garrantzi handiena izan duen baratzezaintza eta gastronomia produktuari gorazarre egiten saiatzen da: Zangozako Potxari.
zarre
Urtero, irailaren amaieran, jarduera-programa bat prestatzen da, herritarrek eta bisitariek zentzumen guztiekin goza dezaten.
Inguruko produktuen azoka, artisautza, potxen dastaketa, ardoak eta senidetutako produktuak, musika eta ezustekoren bat...
Galdu egingo duzu?
Senidetze
Urtero, Zangozako potxa Nafarroako edo Nafarroatik kanpoko produktu batekin ahaidetzen da, aliantzak sortzeko eta tokiko produktua eta hurbileko kontsumoa bultzatzen lagunduko duten beste esperientzia batzuetatik ikasteko helburuarekin.
2023an, Zangozako potxak Nafarroako Zainzuriarekin senidetzeko ohorea izan zuen, eta hainbat anoa dastatu ahal izan ziren. Haren kofradiaren bisita izan genuen, eta Osoko Bilkuren Aretoan jaso eta saritu genuen.
Dastatzeko bildutako diru guztia (1 €/ produktu) Zangozako Eskualdeko Haur Gaixoen Elkarteari (ANECS) eman zitzaion.
Senidetze:
2024:
2023: Nafarroako Zainzuria
2022: Nafarroako Betelana
2019: Pirinea Esako Amuarraina
2018: Aragoiko Petillako Txahala
2017: Ilunberriko Josenea Infusioak
2016: Lodosako Pikillo Piperra
2015: Ibarrako Pipermina
2014: Kaskante Olioa
2013: Espelette Piperra
2012: Esako Esturioa
Barazkitzat hartzen dira, eta sukaldariek eta mahaikideek asko baloratzen dituzte. Nafarroako gastronomian ezin da falta uztailetik urrira arte, eta are gutxiago Zangozako etxeetan.
Potxak babarrun zurien barietate bat dira, freskoan kontsumitzen dira eta heldutasunera iritsi aurretik biltzen dira; hortik datorkio marfil berdexka.
Caparrona Zangozako potxa nagusia bada ere, hiriko hainbat lursail eta baratzetan hiru mota lantzen dira: caparrona, uztondoa eta makila erdikoa.
Errezeta tradizionala barazkiekin bakarrik egiten da: tomatea, baratxuriak, azenarioa, piper berdea, tipula, ura, olioa eta gatza.
Nora
Zangoza
Nafarroa
ZANGOZA
HIRI
MONUMENTALA
Nafarroako ekialdean dago, Donejakue Bidearen bigarren adarrean, eta ondarea, kultura, natura, jaiak eta, jakina, gastronomia eskaintzen ditu.
Hemen dituzu zain Santa Maria la Real eliza eta portada ikusgarria, Espainiako erromanikoaren lan gailena; Vallesantoro Jauregi barrokoa, egurrezko teilatu-hegal ikusgarriarekin; Vianako Printzearen jauregi-gaztelua; edo Santiago eta San Salvador elizak; komentuak; txokoak... eta oso gertu Leyre eta Peña mendilerroak; Xabierko gaztelua; Arbayungo eta Irunberriko arroilak...
Merkatu
Ekoizlea edo artisaua zara eta parte hartu nahi duzu?
Data: 2024ko irailak 29
Jarri harremanetan eta informatu hemen:
Kontaktu
Merkatuaren
antolaketa
Udaletxea
948 870 005
Kultur Arloa
948 870 251